| ESKUZKO JARDUNBIDEAREN METODOA | ||
| FASEA | EKINTZA | OHARRAK |
| Lagina hartzea | Multzoaren lagin adierazgarriak hautatzea. Tamaina egokia, jatorrizko orea edo papera kontuan izanda | Litekeen aurretiazko homogeneizazioa desintegrazioaren bidez |
| Desintegrazioa | Zuntzak hidratatzea. Hatzekin "fintzea" | Saiatu zuntzak ez mozten |
| Irabiatu saio-hodi batean ur destilatuarekin | Desintegratzen ez bada, aplikatu tratamendu kimikoa (NaOH edo bestelakoak) | |
| Sakabanatzea | Identifikaziorako diluzio kontzentratua, eta azkena % 1ean | Behar adina bananduak, kontaketa egin ahal izateko |
| Porta gaineko prestaketa | Tanta-kontagailuarekin isurtzea. | Porta garbia, koipegabetua eta atzealdean markatua. Irabiatu aldez aurretik, homogeneotasuna ziurtatzeko. Punta zabaleko tanta-kontagailua, zuntz luzeen banantze selektiboa saihesteko. Jalkitze uniformea, zuntz-paketerik sor ez dadin |
| Xafla bero-emailearen gainean edo lanpara infragorriaren azpian lehortzea | Saihestu zuntzak txigortzea edo ezusteko isuriak | |
| Tindaketa | Adizioa: kaltzio-nitratoa - Herzberg erreaktiboa | Itxaron lagina hoztu arte. Ez ukitu zuntzak tanta-kontagailuarekin, erreaktiboa ez kutsatzeko |
| Estalkia ipintzea | Astiro, orratzaren edo lantzetaren laguntzarekin eta aire-burbuilarik sortzea saihestuz | |
| Lehortzea | Gehiegizko erreaktiboa ezabatzea | Prestakinaren ertza xukapaperaren ertzean bermatuta eta finen galera saihestuz. |
| Identifikazioa | Dauden espezieak eta jatorrizko ore motak kualitatiboki zehaztea | Antzeko zuntzen arabera |
| Kontaketa | Eskuzko kontaketa | Erretikulu batek mozten dituen edo okularraren erditik igarotzen diren zuntzen kopurua. Baztertu ertzak. Platinaren mugimendua: banandutako ekorketa horizontaletan |
| Pisu-zenbakia bihurtzea | Pisu-faktoreak aplikatzea | Taularen, eta jatorrizko ore eta zuntzaren arabera |
| Emaitza lortzea | Koherentzia egiaztatzea | |
| Emaitza analizatu eta baloratzea | Ondorioak ateratzea | Azken txostena |